Kalitate Automatizatua

Irismena:

MSIk automatizaziorako zein kontrolerako soluzioak garatzen ditu eta teknologia estandarra zein eboluzionagarria erabiltzen duelarik, proiektuaren giltzak eskuan entregatzeko behar diren gaitasun tekniko nahiz giza gaitasunak ditu.

Hau da gure ekarpena, laburrean:

Teknologia menderatzea (I+G+b).

·     Integrazio-gaitasuna:
Kontrola eta neurketa.
Zati mekanikoak (bankadak, tresneria, etab.)
Instalazio orokorrak:Transformazio-zentroak (tentsio ertaina eta altua).Tentsio eta maiztasun aldakorreko zentroak.Elektrizitate-instalazioak, herri-lanekoak, etab. Integrazioa ERP motako kudeaketa-sistemekin, ekoizpena, etab.

 

·     Proiektuen kudeaketaren metodologia:
Funtzio-analisia.
Oinarrizko eta xehetasunezko ingeniaritza.
Garapena eta azpikontratazioa.
Sistemen integrazioa.
Martxan jartzea.
Instalazioa erabili eta mantentze-lanak egiteko dokumentazioa eta prestakuntza.
Asistentzia teknikorako zerbitzua.

 

·     Esperientzia eta aplikazioak sektore hauetan:
Elektromekanika.
Energia transformatzea.Etxetresna elektrikoak. Automobilgintzaren lagungarriak.
Elektronika.