Español English | Euskera | Francés
Tresna estandarrak.
MSIk M.E.S. (Manufacturing execution center) proeiktuak bideratzen ditu, giltzak eskura entregatuz eta merkatuko euskarri estandarrak baliatuz, besteak beste:
· IBA-PDA & QDR (IBA AG)
· SIMATIC IT (Siemens)
· RS Bizware (Rockwell)
· Izaro RDP (i68)
Funtzionaltasuna / modulu estandarrak.
MSIk modulu estandar propioak garatu ditu geroagoko garapenetan oinarri gisa erabiltzeko, eta horrela, proiektua pertsonalizatu, probatu eta balioztatzerakoan aurreztea eta fidagarritasuna lortzen dira.
Soluzio pertsonalizatua.
Jakitun garenez gure bezeroen azken helburua soluzio pertsonalizatua jasotzea dela, MSIk beharrezko gaitasun teknikoak nahiz giza gaitasunak ditu proiektuen giltza eskura entregatzeko:
· Funtzio-analisia, proiektuaren esparruaren barruan funtzionalitate egokia diseinatuz.
· Analisi teknikoa, landa-elementuen bidezko komunikazioaren soluzio teknikoa nahiz erabili beharreko hardwarea eta softwarea diseinatuz (PLC-ak, tresneria,…).
· Tresna estandarraren garapena, konfigurazioa eta pertsonalizazioa, soluzio pertsonalizatua lortzeko.
· Martxan jartzea eta erabiltzaileen prestakuntza.
· Proiektuaren zuzendaritza, kontratazioa eta beste enpresen koordinazioa barne (landako instalazioa, ERP adaptazioa,…).
·